Gure bezeroak, gure bermerik onena
Gure Erreferentziak - Bezeroak
AIADEK-en logotipoa
AIADEK
AIADEK S.A. kalitate altuko dekorazio pinturaren eskariari erantzuna emateko bokazioarekin 1992an sortzen den pintura ekoizlea da. Aitzitik, denbora pasa hala eta ondo egindako lanaren ondorio, Aiadekek bere presentzia bide- seinaleztapenaren merkatura ere zabaldu du. Bezeroek beregan jarritako konfidantzaren ondorioz, Aiadek hainbat aldiz izan da “Agrupación de Maestros Pintores de Gipuzkoa”-k burutzen dituen inkestatan saritua sektoreko hoberena bezala.

SDV Consultores Aiadekekin elkarlanean aritu da "Berrikuntza Agendak" programaren barnean, berrikuntzaren alorrean bere Agenda propioa garatuaz. Modu honetara, aipatutako Agendaren garapenean burututako hausnarketaren bitartez, enpresak berrikuntzarako gaitasunak dituen hainbat arlo identifikatu dira eta hauetako bakoitzarentzat bilatzen den berrikuntza aurrera eramatea ahalbidetuko dioten ekintzak definitu dira. Honela, marketing-ean eta barne funtzionamenduan/antolakuntzan berrikuntzak garatzeko jarraibide nagusiak adierazi dira, berauek Aiadek gorpuzten duten pertsona-taldea dutelarik oinarritzat.
Lekukotzen zerrendaren hasierara joateko gezia
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra