Gure bezeroak, gure bermerik onena
Gure Erreferentziak - Bezeroak
PATATAS GALDEANO-en logotipoa
PATATAS GALDEANO
Patatas Galdeano, 1950az geroztik patataren banaketan diarduen enpresa gipuzkoarra da. Enpresa honek, sukaldean emango zaion erabilera ezberdinetarako egoki moztuta eta prestatua banatzen du patata (frijitzeko, entsaladillarako, patata minetarako, laberako, etab.), eskaintza hau baratxuri, tipula eta 4. gamako produktuekin osatzen duelarik. Bere bezero poltsa ostalaritza, sukaldaritza eta catering negozioek, elikadura banatzaileek eta Gipuzkoako hainbat enpresek osatzen dute.

SDV Consultores Patatas Galdeanorekin elkarlanean aritu da "Berrikuntza Agendak" programaren barnean, honela, berrikuntzaren alorrean bere Agenda propioa garatuaz. Modu honetara, aipatutako Agendaren garapenean burututako hausnarketak antolakuntzarekin, prozesuekin, merkatuekin eta produktu/zerbitzuekin erlazionatutako alorretan akzio berritzaileak definitzea ahalbideratu du. Aldi berean, aipatutako lau berrikuntza arlo hauetan modu sistematiko batetan berritzeko oinarriak finkatu dira.
Lekukotzen zerrendaren hasierara joateko gezia
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra