Babes eraginkorra
Nor gara - Lan taldea
SDV Consultores-en ibilbide profesional zabala, ezagutza akademikoa, etengabeko berrikuntza eta I+G+B konbinatzen ditugu.

Kualifikazio eta motibazio handiko profesional taldea dugu. Denen buru José Mª Sainz de Vicuña da, enpresako zuzendari nagusia.

José Mª Sainz de Vicuña-k 30 urte inguruko esperientzia du zuzendariak aholkatzen. 1976an karrera profesionala hasi zuenetik, honako postuetan egon da:

- Marketing zuzendaria eta aholkularia (H.Van Kortis, Stratos, Propaga-Hedatu, Doce 62, Publis eta LKS Consultores).
- LKS Consultores-ko aholkularia eta zuzendaria.
- Gaur egun SDV Consultores-ko aholkularia eta presidente zuzendari nagusia da.

Zuzendari aholkulari izateaz gain, honako unibertsitateetako irakasle ere izan da aldi berean: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon, EHU, Nafarroa, Murtzia, Complutensea, Valentzia, A Coruña eta Las Palmas. Horrez gain, hainbat liburu argitaratu du, eta horietako batzuk bestseller bihurtu dira.

José Mª Sainz de Vicuñaren ezagutzen eta esperientziaren osagarri, SDV Consultores-ek talde profesional gaztea eta dinamikoa du, gure bezeroen erronkekin konpromisoa dutenak.
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra