gure esperientzia zure zerbitzura
Zer eskaintzen dugu - Marketing-a eta Salmenta
Marketing azpimenuan sartzeko gezia
MARKETING PLANA
Zer da?
Marketing planifikazio prozesuko funtsezko pieza da marketing plana. Bera da estrategia korporatiboa merkatuko eta marketingeko erabaki estrategikoetara itzultzeko ardura duena.
Epe ertainean erdietsi beharreko marketing helburuak modu sistematikoan eta egituratuan jasotzen ditu, baita helburu horiek lortzeko behar diren estrategiak eta ekintza plan zehatzak ere.

Zertarako balio du?
Marketing plana tresna erabilgarria da:

- Merkatuarekin lotutako helburu korporatiboak lortzeko.
- Etorkizuneko jarduera markoan merkataritza eta marketing erabakiak hartzeko.
- Merkataritza eta marketing erabakietan partehartzea errazteko.
- Merkataritza eta marketing jardueretan koordinazioa hobetzeko.

Nola lagun diezazukegu?
SDV Consultores-en zure enpresako marketing plana egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Marketing azpimenuan sartzeko gezia
KOMUNIKAZIO PLANA
Zer da?
Komunikazio plana da komunikazio (kanpokoak edo barnekoak) helburuak modu sistematikoan eta egituratuan biltzen dituen tresna. Helburu horiek lortzeko behar diren komunikazio estrategia (kokapen estrategia, komunikazioaren helburu diren publikoak, erabiliko diren bitartekoak, igorriko diren mezuak...) eta ekintza plan zehatzak ere biltzen ditu.

Zertarako balio du?
Komunikazio plana erabilgarria da:

- Helburu korporatiboei ekarpenak egiteko, enpresaren komunikazioa estrategia korporatiboarekin edota marketingarekin lerrokatuta dagoela ziurtatzeko.
- Enpresaren komunikazioan eraginkortasuna eta efizientzia ziurtatzeko.
- Kanpora igorri nahi den irudia igortzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Consultores-en zure enpresako komunikazio plana egin lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Marketing azpimenuan sartzeko gezia
BANAKETA ETA SALMENTA AHOLKULARITZA
Zer da?
Enpresan gai horren inguruan egiten diren jarduerei buruzko hausnarketa sakona da banaketa eta salmenta aholkularitza. Hobekuntza aukerak identifikatzea du helburu eta, horren bidez erabilitako banaketa kanalei buruzko erabakiak hartzea. Banaketa kanal horiek estaltzen diren eremu geografiko bakoitzeko bezero segmentu bakoitza artatzeko erabiltzen dira, baita logistika, merkataritza egitura, merkataritza politika eta bestelako alderdi batzuk artatzeko ere.

Zertarako balio du?
Banaketa eta salmenta aholkularitzak honakoetarako da erabilgarria, besteak beste:

- Enpresak gai honetan duen egungo egoeraren diagnostiko profesionala eta objektiboa lortzeko.
- Eremu geografiko bakoitzean merkatu segmentu bakoitza artatzeko banaketa kanal egokiak identifikatzeko.
- Barneko eta kanpoko logistikaren eraginkortasuna hobetzeko.
- Enpresaren politika komertziala hobetzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Consultores-en zure enpresaren banaketa eta salmenta estrategiari buruzko hausnarketan lagun diezazukegu:

- Enpresak gai honetan duen egoeraren diagnostikoa eginda.
- Azpimarratu beharreko funtsezko alderdiak hautemanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Marketing azpimenuan sartzeko gezia
PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEKO PLANA
Zer da?
Foto decorativa de Nuevos ProductosBerrikuntza prozesuen ondorioz produktu edo zerbitzu berri bat merkaturatzea erabakiz gero, komenigarria izaten da merkaturatze plana egitea.
Produktu edo zerbitzu berri bat merkaturatzeko merkaturatu aurretik hartu behar diren erabaki guztiak jasotzen dira egituratuta, arrakasta lortu eta porrot egiteko arriskua gutxitu dadin:

- Egoeraren (barnekoa eta kanpokoa) azterketa eta diagnostikoa.
- Produktu edo zerbitzu berriak lortu beharreko helburuak.
- Kokapen estrategia.
- Produktu, salneurri, banaketa eta komunikazio estrategiak.
- Ekintza planak.

Zertarako balio du?
Produktu edo zerbitzu berri baten merkaturatze plana erabilgarria da produktu berriak merkaturatzean egon daitezkeen arriskuak gutxitzeko, merkatuko beharretara egokitu dela ziurtatuta.

Nola lagun diezazukegu?
SDV Consultores-en produktu edo zerbitzu berri baten merkaturatze plana egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasu zehatzera egokituta.
- Beharrezko merkatu azterketen lana koordinatuta.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Marketing azpimenuan sartzeko gezia
LEIALTZE PLANA
Zer da?
Zure enpresak galdera hauek egin ditzake: nor dira gure bezeroak? Sakon ezagutzen al ditugu gure bezeroak? Zergatik erabakitzen dute guri erostea? Beraien beharrei eta itxaropenei erantzuten ari al gara?
Leialtze planak zure bezeroak identifikatzen eta ezagutzen lagunduko dizu, baina horrez gain, bezeroek leial izateko edo ez izateko dituzten sakoneko arrazoiak azpimarratuko ditu eta ondoren bezero horiek mantentzeko hobekuntza plana definituko du.

Zertarako balio du?
Leialtze plana funtsezkoa da gure bezero zorroa segmentatzeko eta lehentasuna emateko, gure bezerorik onenei eusteko estrategiak defini ditzagun.

Nola lagun diezazukegu?
SDV Consultores-en zure enpresako leialtze plana egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra