Konfiantza, Konpromisoa, Gertutasuna
Nola egiten dugu lan - Proiektuaren fasea
Proiektuaren faseko azpimenuan sartzeko gezia
KONTRATUA SINATZEA
Proposamena onartutakoan, lankidetza formalizatu egiten da. Horretarako, eskaintza onartzen dela dioen kontratu agiria sinatzen da eta hor agertzen dira bi aldeek adostutako baldintza nagusiak.
Proiektuaren faseko azpimenuan sartzeko gezia
HAUSNARKETA TALDEA
Ondoren hausnarketa taldea eratzen da (gehienez ere 10 lagunekoa). Talde horretan SDV Consultores-ko profesionalak eta enpresa bezeroko zuzendaritzaren ustez prozesuan parte hartu behar dutenak egoten dira.

SDV Consultores eta enpresa bezeroaren arteko koordinazioa akatsik gabea izan dadin, solaskideak izendatzen dituzte bi aldeek.
Proiektuaren faseko azpimenuan sartzeko gezia
INFORMAZIO GARRANTZITSUA BILTZEA
SDV Consultores-ko taldeak informazio garrantzitsua bildu egiten du heldu behar zaion proiektuaren markoan enpresak duen abiapuntuko egoera aztertzeko.

Horretarako, gehienetan enpresaren barneko dokumentuak aztertzen dira, hausnarketa taldeak zure enpresari buruzko informazio garrantzitsua errazago emateko plantillak egiten dira eta bigarren mailako informazio iturrien prospekzioa egiten da. Behar izanez gero, merkatu azterketa egitea ere plantea daiteke.
Proiektuaren faseko azpimenuan sartzeko gezia
HAUSNARKETA SAIOAK
Prozesuaren aholkularitza metodologia erabilita, kabinetaren lana osatzeko hausnarketa saioak egiten dira.

Hausnarketa saioetako lan dinamika honakoa da: saioaren aurretik SDV Consultores-ek lan dokumentu bat egiten du, saioaren oinarri izan dadin. Saioan dokumentu hori eztabaidatu, osatu eta aberastu egiten da. Horrela saioaren ondoriozko dokumentua lortzen da, eta dokumentu horretan jasotzen dira hartutako erabakiak, hurrengo hausnarketa saiorako helburuak eta alde bakoitzak egin beharrekoak.
Proiektuaren faseko azpimenuan sartzeko gezia
DOKUMENTAZIOA EMATEA (amaierako txostena, etab.)
Ondorio gisa amaierako txostena egiten da -formatu fisikoan eta elektronikoan- eta prozesuan aipatutako funtsezko puntu guztiez gain hartutako erabakiak ere jasotzen dira. Era berean, proiektuan landutako dokumentazio guztia bere esku izango du bezeroak.
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra