Konfiantza, Konpromisoa, Gertutasuna
Nola egiten dugu lan - Eskaintza fasea
Eskaintza faseko azpimenuan sartzeko gezia
ELKARRIZKETA
Elkarrizketa adosten dugu zure enpresako beharrak, kezkak, motibazioak, nahiak, erronkak, etab. identifikatzeko.

Elkarrizketa horretan SDV Consultores-ek eskain diezazkizukeen irtenbideak ezagutu ditzake zure enpresak, eta antzeko arloetako edota enpresetako esperientzia interesgarriak entzun ahal izango dituzu.
Eskaintza faseko azpimenuan sartzeko gezia
LANKIDETZARAKO ESKAINTZA
SDV Consultores-ek lankidetzarako 'neurriko' proposamena diseinatzen du zure enpresaren berariazko beharrei erantzunak emateko.

Eskaintza horretan proiektuari heltzeko beharrezko metodologia, gutxi gorabeherako burutze epeak eta aurrekontuaz gain, proiektuan parte hartuko lukeen SDV Consultores-ko taldea ere agertuko da. Talde hori dagokion enpresari edota arloari gehien egokitzen zaizkion profesionalez osatuta egongo da, eta horretarako profesional horien esperientzia eta ibilbide profesionala izango dira kontuan.

Lankidetzarako proposamen hori behar adina aldiz gainbegiratzen eta aldatzen da, bezeroaren beharretara egokitzen dela ziurtatzeko.
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra