Konfiantza, Konpromisoa, Gertutasuna
Nola egiten dugu lan
SDV Consultores-en bezeroarekin talde lanean aritzen gara:

- Hausnarketa metodoak eskaini eta enpresa bezeroei egokituta.
- Prozesu aholkularitza erabilita: kabinete lana, hausnarketa saioak eta taldearen dinamizazioa.
- Gure esperientzia profesionala eskainita, hausnarketak aberastu egiten baititu.

   ESKAINTZA FASEA
SDV Consultores-ek egiten duen eskaintza prozesuaren azalpen grafikoa Grafikoak SDV Consultores-ek eskaintza prozesuetan jarraitzen dituen pausoak azaltzen ditu:
Lehenik eta behin, SDV Consultores-ek elkarrizketa bat izaten du bezero potentzialarekin. Bertan, lankidetzarako eskaintza eta SDV Consultores-ek proiektua aurrera eramateko osatuko lukeen taldeko partaideen izenak aurkezten dira. Bezeroa ados egon ezkero, hurrengo fasera pasatzen da. Bezeroaren aldetik adostasunik ez balego, eskaintza berrikusten da.
   PROIEKTUAREN FASEASDV Consultores-ek egiten duen Proiektuaren prozesuaren azalpen grafikoa
Grafikoak SDV Consultores-ek proiektu bat aurrera eramaterakoan normalki jarraitzen duen prozesua azaltzen du:
Bezeroak eskaintza onartzen duenean eta, beraz, kontratua firmatu ostean, hausnarketa prozesuan parte hartuko duen taldea osatu eta solaskideak izendatzen dira (bai SDV Consultores-i eta baita bezeroari dagokionean ere).
Pauso hau eman ostean, hausnarketa prozesuari hasera ematen zaio.
Lehenik eta behin, prozesurako garrantzizkoa den informazioa bildu eta analizatzen da. Informazio hau abiapuntutzat harturik lan dokumentu bat prestatzen da, lehen hausnarketa saioan erabiliko dena. Sesioaren ostean, ondoriozko dokumentu bat prestatzen da eta hurrengo saiorako zereginak ezartzen dira. Prozedura hau bezeroarekin adostutako saio guztietan errepikatuko da, azkenik bezeroari dokumentazio osoa helaraziko zaiolarik.
Orriaren hasierara joateko gezia
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra