Egin dezagun lana elkarrekin etorkizuneko erronkei aurre egiteko
Erabilerraztasuna
Adostasun ikonoa, W3C-WAI lantaldeak Web 1.0 edukirako emandako Irisgarritasun Jarraibideen A-Bikoitza mailarekin   XHTML 1.0 balioztatua!  CSS balioztatua!  TAWk balioztatua

Zer da erabilerraztasuna?

Erabilerraztasunak esan nahi du ezgaitasunen bat izan arren inolako mugarik gabe heltzea informaziora.

Gurearekin zerikusirik ez duen testuinguruetatik sartzen da jende asko web orrietako informaziora. Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonez ari gara. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituztenak izan daitezke, edo teklatua eta sagua erabiltzeko zailtasunak dituztenak. Talde honetan sartzen ditugu testu irakurle soila, pantaila txikia, konexio mugatua... dutenak ere. Muga teknologikoak dituzten erabiltzaileak alegia.

Talde horiek biztanleriaren %10-20 dira, eta horientzako gaur egungo web batean nabigatzea oso zaila izaten da orokorrean, baita ezinezkoa ere zenbaitetan.

Arazo horiek konpontzeko, instrumentuak eta tresnak sortu dira (ahots-nabigatzaileak edo pantaila handitzen dutenak, esaterako). Horiei esker, ordenagailua egokitu egiten da eta edukiak egoki interpreta daitezke.


SDV Consultores-en lana ezgaitasunen bat duten pertsonentzako

Gure web gunea ahalik eta erabiltzaile gehienengana irits dadin, SDV Consultores web gunea diseinatzerakoan saiatu da gure bezero, lankide eta adiskide guztientzako erabilerraza izaten, izan dezaketen ezgaitasunaz kanpo. Horrekin guztiarekin oztopoak gutxitzeko ahalegina egin nahi dugu, baita teknologia berrien ondorioz sortutako gizarte bazterkeria txikitzeko ahalegina ere

Horretarako, WAI lan taldeak (Webak erabilerrazak izateko ekimena) ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazeko Printzipio Orokorrak erabili ditugu. WAI lan taldea W3C taldekoa da (World Wide Web-erako Partzuergoa).

Era berean, W3Ck ezarritako formatu estandarrak erabili ditugu eta WAIk sortutako erabilerraztasun gidalerroei jarraitu diegu, horrela, bada, AA maila bete dugu.

Guk horiek guztiak eginagatik ere, gure web orrian nabigatzeko edo ikusteko arazoak baldin badituzu, ez izan zalantzarik eta adierazi guri helbide honetara mezua igorrita: info@sdvconsultores.com


Estandarrak

Edukietarako eta horien egituretarako erabili diren hizkuntzak XHTML 1.0 eta ASP 2.0 dira, eta elementuak ipintzeko eta modu grafikoan aurkezteko teilakatutako estilo-orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak XHTML 1.0 eta CSS 2.0 bezala balidatu dira.


Webean nabigatzea

Orrien egitura

Gure erabiltzaileek errazago nabiga dezaten, barneko orri guztiek (hizkuntza hautatzekoak eta home-k izan ezik) egitura berdina dute. Honakoa da egitura hori:

Goiburua, nabigatzeko ezkerreko menu bat, gauden ataleko gorputza edo garapen eremua eta orria 'ixten' duen oin edo barra bat behealdean.

Goiburua

Goiburuan honakoak daude:
- SDV Consultores-en logotipoa. Goiburu horrek web guneko edozein tokitatik orri nagusira (home) bideratzen zaitu.

- Hizkuntza hautatzekoa eta erabilerraztasun orrirako esteka.

- Eguneratutako data eta SDV Consultores-en aldizkari elektronikoan izena emateko esteka.
Web guneko orri guztietan (hizkuntza hautatzailean eta orri nagusian edo home delakoan izan ezik) bi esteka jarri dira kode irakurterrazekin ikusteko ezintasuna dutenentzat. Bi esteka horien bidez zuzenean sar daiteke ezkerreko nabigazio menura (goiburutik igaro gabe) edo atal zehatz bateko edukiaren garapenera joan daiteke. Horri esker, irakurtzeko softwarea erabiltzen dutenek orri bakoitzean errepikatzen diren elementu guztiak irakurri beharrik ez dute menu nagusira edo orri bateko edukira iristeko.

Gorputza edo garapena

Gorputza edo garapena deitzen diogu webaren erdiguneari, menuan zehaztutako atal bakoitzaren testu argitzaileak dauden eremuari.

Oina

Behealdeko barra edo 'oina' da web orria ixten den tokia. Horregatik ditu copyrighta eta lege oharra bezalako elementuak

Baina goiburuan egin dugun bezala, hemen ere jarri dugu nabigazioko menu nagusirako esteka bat irakurtzeko softwareak dituzten erabiltzaileak errazago sar daitezen.

Azkar sartzeko teklak

Azkar sartzeko teklak jarri ditugu, nabigazioa errazten baitute

Azkar sartzeko teklak sistema desberdinetan

Azkar sartzeko tekla horiek erabiltzeko, Microsoft Windowsen oinarritutako sistemetan teklen konbinazio hau erabiltzen da: ALT + azkar sartzeko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+azkar sartzeko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo gehiagokoetan)

Azkar sartzeko teklak Operan aktibatzeko: Maiuskulen tekla + Esc.

MacOS sistema operatiboan oinarritutako sistemetan, CONTROL + azkar sartzeko tekla erabil daiteke

Erabili diren azkar sartzeko teklak:

q: joan zer ematen dugu atalera.
n: joan gure erreferentziak atalera.
o: joan zer eskaintzen dugu atalera.
c: joan nola egiten dugu lan atalera.
u: joan nor gara atalera.
t: joan harremanak atalera.

Estekak eta irudiak

Web honetako esteka gehienek title atributuaren bidezko deskripzio bat dute. Era berean, irudi guztiek deskripzio labur bat dute alt atributuaren bidez.



Ikustezko diseinu

Web gune honek teilakatutako geruzak eta estilo orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa ikustezko moduan formateatzeko. Edukia eta aurkezpena banatu egin dira, horri esker, ingurune desberdinetatik sarbidea izatea eta egoki ikustea ziurtatu dira. Letra tamaina erlatiboak erabili dira, erabiltzaileek eta beraien nabigatzaileetako testu-aukerek konfigura ditzaketenak. Web gune hau egoki ikusten dela egiaztatu dugu nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 5.5 eta gehiagokoetan, Opera...), plataformen, ekipoen eta konfigurazioen bertsio desberdinetan.

Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Consultores  |  Legezko Oharra